Espazioak
Eskolak zenbait espazio eskaintzen ditu nahieran erabiltzeko. Espazio itxi desberdinak ditugu, berdeguneak, jateko eta lotarako tokia... Aukera zabala eskaintzen du honek guztiak askotariko jarduerak burutu ahal izateko: ikastaroak, kanpalekuak, tailerrak, egonaldiak... Gure espazioren bat erabili nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen.

BERDEGUNEAK
Eskolak inguruan dituen belardiak leku ederra izan daitezke naturan bertan hainbat jarduera burutzeko.

BUNGALOWAK
Kanpineko Bungalow eta Mobilhomeak erabiltzeko aukera dago, gaua bertan pasatzeko.

GANBARA
Espazio ireki eta handia (150 m²), zoru bigun eta musika ekipoarekin. Erabilera anitza eskaintzen du.

ATERPEA
Talde handiek otorduak egin ahal izateko aterpe ederra daukagu, 200 lagun inguru sartzen dira bertan.

SUKALDEA
Sukalde industriala, talde handientzat otorduak prestatzeko egokia. Otorduak proiektuko sukaldariek prestatzeko aukera ere badago.

JANGELA
Erabilera anitzeko gela, mahaiekin edo gabe erabiltzeko. Berogailua, proiektorea eta pantaila daude bertan, ikastaroak emateko gela egokia.