Eskola

Zingira eskola Pagoetako Parke Naturalarekin mugan dagoen eskola txiki bat da. Errekak eta basoak babesten dute. Toki hezea da, bizitzaz betea, eta inguruko herrietako haur eta gaztetxoak hazten dira bertan. Jolasean murgilduta eta senari jarraituta, haur bakoitzak bere erritmoan ikasten du. Batzuetan bakardadean, besteetan taldean. Adin desberdinetako haurrak elkarrekin daude Zingiran eta elkarren eredu bihurtzen dira. Haien alboan, bakoitzaren berezitasunak zaintzen dituzten helduak.

7 urte daramatzagu lanean, Aia eta Orio artean hezkuntza mota berri bat eraikitzen. Familia-kooperatiba bat gara, eta gaur egun 13 familiak osatzen dugu proiektua. Zingira eskola eta Zingira kanpina kudeatzen ditugu. Hemen ezagutu ahal izango dituzu lan horren historia, egunerokoa eta emaitzak.

Zingira Eskola.  Olaskoegia auzoa 38, 20810 Aia - Orio.   Tlf. 652 726 639   E-posta: info@zingira.eus

  • Facebook - círculo blanco
  • Instagram - Círculo Blanco
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now