Heziketa libreago bat ehuntzen

Badira urte batzuk Ane Ablanedok hitzaldiak
eta aholkularitza-saioak eskaintzen dituela Euskal Herriko ikastola, eskola eta
ikastetxe ezberdinetan. Saio horietan guztietan detektatu
dituen behar eta interesguneak kontuan hartuz, heziketako profesional, guraso eta orohar
publiko zabalari eskainitako formazioa diseinatu du.

Formazioa lau moduluz osatua dago. Laurak osotasun baten parte badira ere,
saio bakoitza bere horretan da independentea, azpi-gai baten inguruan zentzu
osoa hartzen duena. Horregatik, ez da beharrezkoa saio guzietan izena ematea.
Modulu batean, bitan, hirutan ala lauetan eman daiteke izena.

1.modulua [Azaroak 30]: Heziketa onaren printzipioak


Heziketa, zer da? zeri esaten diogu?
Ikastea, zer da? zeri esaten diogu?
Hezi vs akonpainatu.
Haurrak, beren bizitzaren gidari eta bidegile propio.
Eskola: bizitoki eta—beraz—ikastoki.
Eskolari kendu ikastoki izatea eragozten dion guzia.
Irakastea, ezinezko eginkizun hori. Zein da helduen egitekoa eskolan?
Askatasuna, bizitzeko tresna preziatu hori.
Heziketa askatu. Eskola librearen kontzeptua eta nolakotasuna.
Eskola, bai ala ez?

 

2.modulua [Urtarrilak 25]: Garapen etapak I: garapenaren logika eta faseen nondik norakoa

Giza-garapenaren ezaugarriak eta nolakotasuna.
Fase sexualaren kontzeptua.
Sexualitatearen funtzioa. Plazera, binkuloa, erregulatzaile energetikoa.
Konkista eta porrot maduratiboaren kontzeptuak.
Lehen urteen garrantzia. 0/7 urteak.
Behar naturalak eta behar sekundarioak.
Autorregulazioa vs frustrazioaren teoria.
Zaindari “aski” ona. Guraso edo bidelagunen funtzioa eta egoteko modua.
Atxikimendua.
Ni-a vs Karakter-a.

3.modulua [Otsailak 15]: Garapen etapak II: fase bakoitzaren izaera eta esanahia

Ahotasuna eta genitalitatea. Fase sexualak.
Ahotasunaren garaia. 0/3 urteak. Intimitatearen mundu hori.
Lehen urtearen garrantzia. Jaiotzeko behar dugun denbora.
Agresibitatearen loratzea. 2 urteak
Mundura ateratzea: genitalitatea. Identitate sexuala. Edipo. 3/7 urteak.
Eskolara? Noiz, zergatik, zertarako, nola?
Eskola-urteak: komunitatean integratzea. 6/12 urteak
Nerabezaroa. Heldutasunak gure atera jotzen du, tok tok. Bigarren aukeraren garaia.

4.modulua [Martxoak 7]: Askatasuna eta mugaren arteko dialektika, zaila baina beharrezkoa

Zer harreman dugu askatasunarekin?
Askatasun pertsonala, soziala, komunitarioa, nazionala. Askatasunaren dimentsio ezberdinak.
Haurren askatasuna. Nola kudeatu haurra laguntzea eta haurra aske uztearen arteko oreka.
Askatasuna eta mugaren arteko dialektika.
Muga motak. Barne mugak eta Kanpoko mugak. Nola kudeatzen dugu muga? gure buruarekin eta bestearekin?
Mugak haurren adin ezberdinetan.
Nola kudeatu: indibiduoa/taldea, askatasuna/muga, heldua/haurra.
Nolako bidelaguna gara? gure mugak, beharrak, izateko modua ezagutu. Gure historia psiko-afektiboaren kontzientzia.
Nola kokatu bestearekin (izan haur ala heldu).

Formazioaren inbertsio ekonomikoa honakoa izango da:

Modulu bakoitzak: 90 €
Hiru modulutan izena emanez gero: 240 € guztira
Lau modulutan izena emanez gero: 300 € guztira

Informazio guztia eta izen-emateak 606 76 38 50 zenbakian edo www.aneablanedo.com atarian

Zingira Eskola.  Olaskoegia auzoa 38, 20810 Aia - Orio.   Tlf. 652 726 639   E-posta: info@zingira.eus

  • Facebook - círculo blanco
  • Instagram - Círculo Blanco
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now