Eskola
Zingira Eskola Pagoetako Parke Naturalarekin mugan dagoen eskola txiki bat da. Errekak eta basoak babesten dute. Toki hezea da, bizitzaz betea, eta inguruko herrietako haur eta gaztetxoak hazten dira bertan. Jolasean murgilduta eta senari jarraituta, haur bakoitzak bere erritmoan ikasten du. Batzuetan bakardadean, besteetan taldean. Adin desberdinetako haurrak elkarrekin daude Zingiran eta elkarren eredu bihurtzen dira. Haien alboan, bakoitzaren berezitasunak zaintzen dituzten helduak. 8 urte daramatzagu lanean, Aia eta Orio artean hezkuntza mota berri bat eraikitzen. Familia-kooperatiba bat gara, eta gaur egun 13 familiak osatzen dugu proiektua. Zingira eskola eta Zingira kanpina kudeatzen ditugu. Hemen ezagutu ahal izango dituzu lan horren historia, egunerokoa eta emaitzak.
Berriak
Formazioa Ane Ablanedorekin
Ane Ablanedo Zingiran izango dugu berriz urriaren 3an, oraingo honetan "Heziketa onaren printzipioak" saioa eskaintzeko. Izen-emateak helbidean
Berriak
Bizi ditugun garaietara moldatutako formazio
semi-presentziala eskainiko digu Ane Ablanedok udazken eta neguan. Informazio guztia hemen topatuko duzue
Heziketa onaren
printzipioak
Ane Ablanedo Zingiran izango dugu berriz urriaren 3an, oraingo honetan "Heziketa onaren printzipioak" saioa eskaintzeko. Izen-emateak helbidean
Hasi dugu
ikasturte berria!
Egoera berezian bada ere, gogotsu eman diogu hasiera 2020-2021 ikasturteari!
Kanpo espazioaz inoiz baina gehiago gozatzeko ikasturtea izango da aurtengoa
Kontaktua
Zingira Eskola
​
Olaskoegia Auzoa 38, 20810,
Aia - Orio
E-posta.